Oraindik ez dut sinesten guztia bukatu dela. Betirako. Ekintza guztiak, momentu zoragarri guzti haiek, talde osoaren irribarrea eta etengabeko emozioa. Euskarari dedikatutako denbora, denek dugun sentimendu berbera. Barreak, jolasak, irabazi dugun konfiantza, motibazioa. Elkarlana, tontakeriak, abestiak eta bizitako une guztiak. Arazoekin, zenbait desadostasunekin ere, baina aurrera egin dugu. Hau guztia betirako amaitu da jada. Bi urte hauetan, euskarak duen garrantziaz ohartu naiz, eta hizkuntza hau maitatzen hazi naiz. Gure hizkuntza delako, bakarrik gurea. Eta hori ezin du inork aldatu. Orain dakit, zerbait handia izan gara. Pertsona gutxi osaturiko taldea, baina oso handiak. Guztiak, munduaren kontra, euskararekiko sentimendua bultzatuz. Gaur, pozik nago. Primerako bi urte pasatu ditudalako talde honetan, eta ez nuke bizipen guzti hauek inoiz aldatuko. Euskara nire bizitzaren zati bat da orain. Eta ez dut inoiz ahaztuko. ESKERRIK ASKO.