Oraindik ez dut
sinesten guztia bukatu dela. Betirako. Ekintza guztiak, momentu zoragarri guzti
haiek, talde osoaren irribarrea eta etengabeko emozioa. Euskarari dedikatutako
denbora, denek dugun sentimendu berbera.
Barreak, jolasak,
irabazi dugun konfiantza, motibazioa. Elkarlana, tontakeriak, abestiak eta
bizitako une guztiak. Arazoekin, zenbait desadostasunekin ere, baina aurrera
egin dugu. Hau guztia betirako amaitu da jada. Bi urte hauetan, euskarak duen
garrantziaz ohartu naiz, eta hizkuntza hau maitatzen hazi naiz. Gure hizkuntza
delako, bakarrik gurea. Eta hori ezin du inork aldatu. Orain dakit, zerbait
handia izan gara. Pertsona gutxi osaturiko taldea, baina oso handiak. Guztiak,
munduaren kontra, euskararekiko sentimendua bultzatuz.
Gaur, pozik nago.
Primerako bi urte pasatu ditudalako talde honetan, eta ez nuke bizipen guzti
hauek inoiz aldatuko. Euskara nire bizitzaren zati bat da orain. Eta ez dut
inoiz ahaztuko.
ESKERRIK ASKO.
Comentarios
Publicar un comentario